Login
You're viewing the social.telemetrydeck.com public feed.
  • Txo!?txo_elurmaluta@mastodon.eus
    Jan 5, 2025, 11:54 AM

    "Fiona & Cake"
    2023
    Adam Muto + Pendleton Ward

    Adventure Time serie famatuaren spin-off bat da. Berez jatorrizko seriearen "gender-swap" (genero trukaketa) ez den arren, Finn eta Jake hortik daduelako, horren forma hartzen du argi eta garbi, afera interesgarriak azalaratuz.

    Gidoia jatorrizko seriearekin oso modu "meta" batean erlazionatzen da eta horren pertsonaietan sakontzen du ere. Jatorrizko seriea ez duzu zertan ikusi behar baina laguntzen du.

    2 denboraldi, 2.a ikusteko dut.

    Fiona gizakia eta Cake katua ikusten dira fotograma honetan. Sukalde moduko batean daude. Fionak untzi-belarri txanoa darama, arropa urdinak eta motxila berdea. Pixkat ximel dagoela ematen du.
    💬 1🔄 0⭐ 0

Replies

  • Txo!?txo_elurmaluta@mastodon.eus
    Jan 5, 2025, 12:12 PM

    "Star Trek: Lower Decks"
    2020-2024
    Mike McMahan

    Star Trek unibertsoaren parte den serie hau oso dibertigarria da.

    Animazioaz izateaz gain, badu ere proposamen berezia, izenburuak dioen moduan, espaziontzian azpiko pisuetan bizi direnen biziak kontatzen dizkigulako. Normalean beste serietan agertzen ez den bigarren mailako espaziontzi batean gainera. Enterprise-k lehenengo kontaktua egingo badu, serie honetako U.S.S. Cerritos-ek hirugarren edo laugarrena.

    5 denboraldi. 5.a ikusteke

    Lower Decks seriearen protagonista nagusiak ikusten dira. Guztiek Star Trek-en uniformeak eramaten dituzte. Ezkerretik hasita: Rutherford, buruan gailu elektronikoa daramala, ziborg delakoan, eta jantzi horia. Tendi, azal berdearekin, Orionekoa delako, eta jantzi urdina. Mariner, lurreko emakume gazte beltza, eta Boimler, lurreko gizon zuria hile moreakin, azkeneko biak uniforme gorriakin.
    💬 1🔄 0⭐ 0
  • Txo!?txo_elurmaluta@mastodon.eus
    Jan 5, 2025, 12:29 PM

    "Solar Opposites"
    2020-egun
    Mike McMahan + Justin Roiland

    Sortzaileak Rick & Morty eta Lower Decks-enak dira, eta bi serie horiek ikusita pixkat irudikatu dezakezue.

    Estralurtar familia bat (benetan ez dira familia bat) AEBtara heldu eta ezin dute abiatu hainbat arazo dela medio.

    Oso serie baldarra da, Rick & Mortyren antzera, eta dibertigarria oso. Pertsonaiak kristorenak dira eta lurraren duten ulemeneta eta gizakien kulturarekin duten erlazioa oso dibertigarria.

    6 denboraldi eta bidean.

    Protagonisten familia argazki modukoa, selfia akaso duten jarreragatik eta kamararekiko kokapenagatik. Lehenbiziko planoan Pupa dugu, ameba moduko izakia, familiaren umetxoaren papera egiten duena. Bere atzean gainerakoak: Jesse, neskatxaren paperean azala berdeakin; Yumyulack, mutikoa litzatekena azala urdinakin; Korvo, aita litzatekenea, azala urdin ilunagoarekin eta Terry, ez dagoena argi beste gizon bat litzatekela, hortaz gay bikoeta, edo amaren paperarerekin, azala berdez. 

Paperena diot ze berez ez dira ez ama-aita ez ere seme-alaba eta umetxoa, estralurtarren munduan bestelako paperak dituzte baina irudi hori ematen dute lurran eta, ondorioz, seriean.
    💬 1🔄 0⭐ 0
  • Txo!?txo_elurmaluta@mastodon.eus
    Jan 5, 2025, 12:45 PM

    "Rick & Morty"
    2013–egun
    Dan Harmon + Justin Roiland

    Bakarrik serie berriagoak jartzeko intentzioa badut ere salbuespenen bat eginen dut denboraldi berriak dituzten batzuekin. Hau bat, mundiala delako.

    Jatorrian "Back to the future" pelikulen Doc eta Marty-ren parodia dira Rick eta Morty.

    Zientzia fikziozko serie alproja eta baldarra da. Generoa definitzen duten tropo guztiak ukitzen ditu: denboran bidaiatu, dimentsio/unibertso ezberdinak, orotariko asmakizunak... edozer.

    12 denboraldi.

    Rick & Mortyren pertsonaiak ikusten ditugu. Ezkerretik hasita: Rick, zientzilari eroa, hile urdindu puntaduna eta zientzilari bata txuria daramala. Jerry, Mortyren aita, gizon arrunt eta pixkat txotxolo eta txoriburu. Beth, Mortyren ama eta Ricken alaba; emakume indartsua eta azkarra, irudian etorkizuneko arma modu bat darama. Summer, Mortyren alaba eta Ricken biloba hortaz. Amaren antzekoa da izaeraz, pixkat ergela Mortyrekin. Irudian argi-ezpata bikoitz modua eramaten du. Azkenik Morty, mutil koxkor pixkat beldurtia batzutan, baina bihotzbera. Irudian argi-zigor bat darama. Guztiek bere eguneroko arropa arruntak dituzte irudian eta Ricken laborategia den haien etxeko garajean daude.
    💬 1🔄 0⭐ 0
  • Txo!?txo_elurmaluta@mastodon.eus
    Jan 5, 2025, 12:48 PM

    Gaurkoz nahikoa, baina beste hainbat ditut sakelean eta gehio.

    Aurki jarraituko dut hari berean gehitzen.

    💬 0🔄 0⭐ 0