bor[x]a 🇵🇸 ボルシャ :toka:protoeuskaldun@mastodon.eus
Jun 29, 2026, 7:40 AMbeno, ba orain serio:
nahiago nuke egia balitz
nahiago nuke iberiera euskararen ahaidea balitz, zenbat eta hurbilagokoa, hobe
zeren horrela izango genuke zerekin alderatu, horrela izango genuke euskararen beraren historiaurrea argitzeko funts testual aski zabala
baina ustezko (berriz diot, ustezko) zenbaki batzuk (gutxi batzuk) besterik ez dugu, eta, gainera, etsigarriro eta aspergarriro antzuak erkaketa-lanerako
baina nik zer nahi dudan ez du axola